BARROKOA

Barroko hitza Portugesetik dator. Portugeraz “Barrrueko”, perla irregularra esan nahi du.

Kokapen historikoa:

Barrokoa XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialderarte gertatutako aro kulturala da. Garai honetan krisia zen nagusi eta aurreko garaiko (Pizkunde garaia) baikortasuna desagertu zen. Barrokoa, Pizkunde garaia eta Neoklasizismoaren artean kokatzen da. Barrokoan Pizkundearekiko eraldaketa egon zen: orekaren ordez, ezegonkortasuna; serenitatearen ordez, mugimendua; forma itxien ordez, forma irekiak; idealizazioaren ordez, expresionismoa; eta moderazioaren ordez, exagerazioa.

Garai honetan hainbat kultur mugimendu iraultzaile garatu ziren, zientzia berri bat sortuz, eta Erreforma Protestantea bezalako erlijio era berriei hasiera emanez. Arte Barrokoak garrantzi handiko zeregina bete zuen garaiko gatazka erlijiosoetan.

Margolaritza: Margolaritzan mugimendu asko egon zen. Aro honetan Europako margolari importanteenak egon ziren. Margolari gehienen bezeroak eliza eta erregeak ziren. Bereziki, erlijio-gaiak margotzen ziren. Pizkundeko lerro zuzentasunaren ordez, higidura eta indarra adierazten zuten irudiak hobetsi ziren. Margolari ezagun batzuk hauek izan ziren: Caravaggio eta Velazquez.

Musika: Italian hasi zen eta aipatzekoa da, Barrokoan opera asmatu zela. Musika erlijioaren gunerik garrantzitsuenetan eta erregeen gorteetan egiten zen: katedraletan eta jauregietan. Kontraste asko zeuden tinbre, doinu eta erritmoan. Afektuen teoria sortu zen: sentitzen duguna hitzez transmititu beharrean, musikaz transmititzen zen. Hauek dira aipatzeko diren konposagile batzuk: Vivaldi eta Bach.

Literatura: Literaturan Espainiako garairik aberatsena izan zen. Hori dela eta, Urrezko Medea deitu zioten. Nahi zuten gaiari buruz idatz zezaketen. Hasi ziren forma konplexuago batean idazten. Idazten zituzten testuak tristuraz beteta zeuden. Hauek ziren gehien erabiltzen ziren generoak: olerkiak, teatroak eta fabulak. Idazle ezagunetarikoak Cervantes, Lope de Vega eta Quevedo dira.

Arkitektura: Pizkunde garaian erabiltzen ziren oinplano angeluzuzenaz gain, zirkularrak, eliptikoak eta mistoak eraikitzen ziren ere. Kupula eta arku asko erabiltzen ziren, baita lerro kurbatuak ere. Elementu dekoratiboekin exageratzen zuten. Zutabeak oso ikusiak ziren. Erabiltzen ziren materialak hauek ziren: harria, marmola, adreilua, iztukua, brontzea... Aipatzekoa den eraikuntza Vatikanoko San Petri basilika da.