LITERATURA ETA ZIENTZIA, ARO MODERNOAN

Gaztelaniazko literatura Urrezko mendean izan zuen unerik bikainetakoa. Antzerkigileen artean Calderón de la Barca eta La vida es un sueño lana edo Lope de Vega eta Fuenteovejuna lana nabarmendu ziren. Nobelari dagokienez, Miguel de Cervantes gailendu zen,Don Quijote de la Mancha literatura unibertsaleko obra nagusietakoaren egilea.

Calderón de la Barca:                Calderon antzerki lanak idazten hasi zen garaian, Lope de Vegaren antzerki eskola zen nagusi oraindik antzerkigintzan. Calderon eskola haren bidetik abiatu bazen ere, poliki-poliki hartatik banandu eta antzerki mota trinkoago bat, estilizatuago bat osatu zuen. Calderonen lanetan pertsonaia gutxiago agertzen zen eta adimena sentiberatasunaren gainetik jartzen zuen.

Lope de Vega:                           Lope de Vegaren lirikan idazlearen izaera literatura lanaren barruan sartzen da betebetean eta etengabe elkartzen dira bizitza eta literatura. Horren ondorioz, erromantikotzat hartu da zenbaitetan Lope de Vegaren lirika, ezin baitira bereizi zer den objektiboa eta zer subjektiboa. Lope de Vegaren lan lirikoaren barruan garrantzi handieneko multzoa erromantzeek osatzen dute.

Miguel de Cervantes:                Miguel de Cervantes Saavedra (Alcalá de Henares, 1547ko irailaren 29a -Madril, 1616ko apirilaren 22a) espainiar idazlea izan zen, mundu osoko idazlerik garrantzitsuenetarikoa, nagusiki On Kixote Mantxakoa liburu famatuagatik. Espainiako Urrezko Mendearen adibiderik gorena da.


                                        CALDERON DE LA BARCA

                                        MIGUEL DE CERVANTES

                                              LOPE DE VEGA

Comment Stream

2 years ago
0