Artea,Aro modernoa


Errenazimientua,XV.mendean sortua eta goren aldia XVI. mendearen lehen erdian izan zuen.Grezia eta Erroma klasikoa artea izan zuen inspirazioa iturri
,eta Italian  sortu zen, Leonardo da Vinci,Rafael,Michelangelo eta beste hainbaten eskutek .Espainiar Errenazimientuan hainbat margolari eta eraikin nabarmendu ziren,esaterako GREKO eta ESKORIALDEKO MONASTERIOA.

Borrokoa. XVII mendean garatu zen, eta errenazimentuko artearen bilakaeratzat jo daiteke. Espainian,italian eta europako beste herrialde batzuetan bezalaxe, artizta borroko handien zerrenda oso luzea da. horien artean,Velaszcquez margolaria da bereziki aipatzekoa. XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialdera arte Europaneta bere eraginpeko herrialdeetan eman zen aro kulturala da. Literaturan, eskulturan, margolaritzan, arkitekturan, dantzan eta musikan eragin zuen, garai artistiko berezi bat eratuz.


Leonardo da Vinci:Leonardo di ser Piero da Vinci 1452ko apirilaren 15ean jaio zen Anciano herrian Vinci hiritik gertu, Florentziatik mendebaldera. Ser Piero, inguru hartako familia entzutetsu eta dirudun bateko kidea, eta Caterinaren, bertako nekazari umila, sasiko semea.Leonardok, jaio zen herrixkan bertan pasa zituen bere aurreneko urteak, inguruko larreetan bizi ziren sugandila, kilker,ipurtargi eta bestelako animaliekin jolastuz, haurtzarotik aberatsa zuen irudimena are gehiago landuaz. Ez da garai hartako Leonardoren deskribapenik gure garaietaraino iritsi, baina bere lana aztertu zuten aurreneko autoreen ustez, horien arteanGiorgio Vasari XVI. mendeko artista eta biografoak, gazte galai gisara aurkezten dute, ingurukoen begirunea bereganatzen zuen hizlari atsegin bezala. Legenda asko sortu dira Leonardoren figuraren inguruan, eta horietako bat izan liteke Clark Kenneth-ek bere “Leonardo Da Vinci” lanean kontatzen duen bezala, Leonardo gazteak merkatuan txoriak erosten zituela gero, aurrez kendu zitzaien askatasunera itzultzeko.Leonardok bere amarekin pasa zituen aurreneko urteak, baina hau Antonio di Piero Buti del Vacca da Vinci-rekin ezkontzean, aitaren familiaren etxean hartu zuten. Aita, Albiera degli Amadori, Florentziako familia aberats bateko alabarekin ezkonduta zegoen, eta Leonardo legezko oinordekotzat sekula onartu ez bazen ere, harreman ona izan zuen bere aitaren emazte honekin, nahiz eta oso gazte hil. Gerora bere aita lau aldiz ezkondu zen, beste hamar seme eta bi alaba, legezko oinordekoak edukiz. Leonardok, bere aitaren azkeneko emaztearekin ere harreman ona izan zuen, hala erakusten du behintzat hari bidalitako eskutitz batean tratatzen duen erak


MICHELANGELO:Eskulturarako zeuzkan dohainak oso gaztetatik erakutsi zituen. 1488an,Ghirlandaioren lantegian sartu zen, hura aurka zuen arren. Han zortzi urte eman zituen ikasle. Gero, Bertoldo di Giovanniren babesean Medicien San Francisco lorategira joaten zen, han zeuden antzinako eskulturak ikertzera. Bere lehenengo obrek Lorentzo Mediciren mirespena lortu zuten, eta Medicitar hark bere jauregian hartu zuen. Han Polizitittiano eta Medicien inguruko beste artista errealistak ezagutu zituen, bai eta geroago bere obran hainbeste eragingo zioten Platonen teoria absolutistak ere.1490etik eta 1502ra bitartean bere lehenengo marrazkiak egin zituen, Massacioeta Giorgioren fresko gotikoei buruzko ikerketak, eta bere lehenengo erliebeak,Florentzian, Buonarroti etxean dauden Ama Birjina apezpikutzatuta( «Eskailako Ama Birjina») eta Zentauroen gudua. Horietan, bere estiloa nabarmentzen hasi zen, eta arte klasikoarekiko lotura zehatzagoa ere sumatzen da.



Comment Stream