ARTEA, ARO MODERNOAN

XV. mendean sortuta eta goren aldia XVI. mendearen lehen erdia izan zuena. Grezia eta Erroma klasikoko artea izan zuen inspirazio iturri. Italian sortu zen, Leonardo da Vinci, Rafael, Michelangelo etab. Hainbat margolari egon ziren Espainan ere, esaterako, Greco Escorialeko Monasterioan margoztu zuena.

Errenazimentuko arkitektura profanoa izan zen hasieratik. Proportzio neurtuak erabiltzea, ordenak, bata bestearen gainean jartzea, kupulak erabiltzea eta tamaina erraldoiak sartzea izan ziren Errenazimentuko arkitekturaren ezaugarri nagusiak.

XV. mendean sortu zen Errenazimentua italian. Lehenengo mendeari Quattrocento deitzen zaio.

Errenazimenduan sarritan erabili egiten zen: atxikituriko zutabeak ,pilastrak, kapitel klasikoak, erdi puntuko arkuak eta zirkulu erdiko gangak.

Atxikituriko zutabeak: hormaren ondoan dauden zutabeak dira.

Pilastrak: hormatik ateratzen den zutabea.

Kapitel: zutabearen burua da.

Kapitel klasikoak: kapitela estiloa.

Fuste lauak: irudirik ez duen zutabea.

Erdi puntuko arkuak: zirkunferentzi erdi baten itxura hartzen duen arkua da.

Zirkulu erdiko gangak: Arku itxura duen arkitektura ezaugarri bat da, bi hormen edo hainbat zutabeen arteko espazio bat estaltzeko erabilia.

XV. mendeari Cinquecentoa deitzen zaio.

Quattrocentoa eta Cinquecentoa bereizten dituzten ezaugarriak osagai txikiez eginiko apaingarriak, kupularen luzapena eta harri zakar edo harlanduekin eginiko fatxadak dira. Erroma izan zen Cinquecentoko arkitekturaren gune nagusia. Cinquecentoko arkitekturaren beherakada hasi zenean azaldu ziren Barrokoaren lehen adibideak Erroman.

eskema b