TRANTSIZIOA ETA KONSTITUZIOA
1975eko azaroaren 20an, Franko hil egin zen eta demokraziarako trantsizio ateak ireki zizkion.
Joan Karlos I.a Espainiako erregea izendatu zuten. Handik gutxira, erregeak Adolfo Súarez gobernuko presidente izenda zuen. Politikari hark Trantsizioa gidatu zuen, hau da, diktaduratik demokraziara aldatzeko prozesua. Adolfo Suárez, Felipe González eta Santiago Carrillorekin jarri zen harremanetan. Trantsizioa zenbait neurri hartu ziren:

· Iritzi politikoengatik espetxeratutako  pertsonak askatu zituzten, eta alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu zituzten.
· 1977ko ekainean, Bigarren Errepublikaren ondorengo lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren.
· Gorte hautatuek 1978ko konstituzioa idatzi zuten.

LEHENENGO URRATSAK
1976an, gizarte-gatazkak izan ziren. Lantegi, komunikabide eta zerbitzu publikoak geldiarazten zituztenak. Herritarrak pazientzia galtzen ari ziren eta lehenengo manifestaldi feministak egin ziren urte hartan.