SUFRAGIO UNIBERTSALA ETA   ESKLABOTZA ABOLITZEA


Sufragio unibertsala:

XIX. eta XX. mendeetan, herritarrak gobernu lanetan parte hartzen hasi ziren. Frantziako Irautza eta gero, hauteskundeak egiteari ekin zioten, herritarrek haien ordezkariak hautatzeko. Hasieran, bakarrik herritar aberatsenek botoa eman ahal zuten, baina, pixkanaka, eskubide hori gizon guztiak eskuratu zuten. Herri gehienetan emakumeek ez zuten botoa emateko eskubidea lortu, XX. mendea ailegatu arte. Espainian, Bigarren Errepublikaren garaian, bereganatu zuten botoa.

Hitz batean, sufragio unibertsalari esker, 18 urte baino gehiago duten persona guztiak, desberdintasunik gabe, botoa emateko eskubidea dute. Herritarrek aukeratzen dituzten ordezkariak, Parlamentuetan biltzen dira. Han, Parlamentuetan, legeak egiten dituzte. Legeak gure gizartean bizitzeko arauak dira.


Esklabotza abolitzea:

Esklabotza, Aintzinarotik aurrera toki askotan egin den egoera tamalgarri bat zen. Pertsona batzuk Afrikara eta beste leku batzuetara joan ziren, hango pertsonak beren esklabo bihurtzeko. Esklaboak jabea obeditu behar zuen jaiotzatik edo harrapatuta izan zenetik, heriotza edo bere askapena izan arte. XX.mendea hasi aurretik ere baziren talde abolizionistak, hau da, esklabotza gelditzearen aldekoak. 1926an Nazioen Elkarteak esklabotza debekatu zuen, eta delitua bihurtu zen planetan osoan. Esklabotzaren amaierarako nazioarteko eguna abenduaren 2an ospatzen da.

Esklabo gehienak beltzak ziren, Afrikatik ekarritakoak. Lan desberdinak egiten zituzten: etxeko zerbitzuak, laborantzako lanak,... Jabeak agintzen zuena ez bazuten egiten zigor oso gogorrak zituzten. Adib.: zartailuarekin lepo aldean kolpeak ematen zizkieten. Haien bizimodua oso txarra eta gogorra izaten zen. Zorionez, esklaboak izan ziren pertsonak askatasuna lortu zuten, azkenean. Gaur egun, ere, esklabotza dago munduan.