BIZIKLETA

ZER DA? Bizikleta, gizakiaren indarraz mugitzen da eta bi gurpilen gainean pedalei eraginez dabilen ibilgailua da. Diametro bereko bi gurpileko ibilgailua da, kate bati erantsita dagoen pedal-sistema batek, atzeko gurpilari eragiten dion gailua da.

ZEIN DA BIZIKLETAREN HISTORIA? Bizikleta, Karl Drais alemaniarrak asmatu zuen 1813-an. Draisienne izena jarri zion bizikletari. Bi gurpilekoa zen baina, pedalik gabea. Hankaz aurrera bultzatzen zen horietakoa zen.

1861-an berriz, Pierre Michaux aurreko gurpilarekin batera jiratzen zuen pedalak jarri zizkion.

Ondorengo urteetan, bi gurpilak berdindu egin zituzten eta bizikletari engranaje sistema jarri zioten, gaur egungo bizikleten arte.

Bizikletaren atalak: Pedalak, kateak, eradioak, pinoiak, eserlekua, frenoak, amortiguadoreak... dira.

NOLA FUNTZIONATZEN DU? Pedalei eraginez, bizikletako aurreko engranaje handia mugitzen hasten da, hau da, platera. Platereko indar hori, kate baten bidez, pinoietara joaten da eta atzeko gurpila mugitzen hasten da. Bizikleta, engranaje trasmisio baten bidez mugitzen da, kasu honetan platera eta pinoien bidez.

Comment Stream