Ur ponparik gabe zer?

Ez da egunero buruan darabilgun konntzeptu bat, baina horrek baliorik ez duela esan nahi al du?

Funtzio anitzetarako erabiltzen da ur ponpa bat: etxeetara ura bidaltzeko (eta bertan hartu ahal izateko), autoetako hozte-sistemetan, uholde edo eurite handien kasuan garajeetatik-eta ura ateratzeko, itsasontzien kroskoak husteko...

Mota ezberdinetako ur ponpak aurki daitezke, izan erabilerari dagokionez, izan darabilten energia-iturriari dagokionez (eskuzkoak, elektrikoak...), eta itxura-estetika kasuan zer esanik ez: hasi umeek jostatzeko darabiltzaten eskuzko "ur pistoletatik" eta amaitu bonba industrialetan.

Hauen funtzio nagusia ura leku batetik bestera mugitzea da, ia-ia beti, gorantz. Horri esker, leku itxietako ur-metaketak saihesteaz gain, ura presio ezberdinetara kanpora daiteke.

Asmakizun honen aitzindaria Arkimedesen torlojua izenekoa da, orain dela bi mila urtekoa: hodi baten barruan kokaturiko egurrezko espiral batek gorantz garraiatzen du ura.

Lehen ur-ponpak torloju edo espiral horri esker funtzionatzen bazuen, gerorago etxe barruko zein kanpoko iturrietarako garatu zenak balbula-joko batean du oinarria. Zilindro bat dauka, sarrera eta irteera bakarrarekin, bakoitza bere balbularekin, eta zilintdroaren espazio hutsaren tamainako taparekin; horrela, pistoi baten bidez tapak gorantz egitean, uzten duen hutsunea urak betetzen du. Beherakoan, aldiz, ura irteera-hodira bultzatzen du, sarrerakoa itxita baitago.

Ponpa zentrifugoetan ura zentrotik sartzen da, eta inguruan dauden palek irteerarantz bideratzen dute, "karakola" formari eta daramaten abiadurari esker .

Amaitzeko, pentsa zer izango litzatekeen eguneroko bizitza tresna teknologiko hau gabe: komun eta sukaldeetan ur-hargunerik ez, autoetako motorrak beroegi, kaleak, neguan, urez beteta...

Comment Stream