GERRA ZIBILA ETA DIKTADURA

Espainako garai beltza

1. Aurrekariak:

1931. urtean Espaina Errepublika bihurtu zen eta bi talde politiko nagusitu ziren: Bloke Nazionala (eskuinaldea) eta Fronte Popularra (ezkerraldea).

Garai horretan Espainak ondorengo konpondu gabeko arazo larriak zituen:

  • Ekonomia oso atzeratuta zegoen.
  • Pobreen eta aberatzen aretean desberdintasun itzelak.
  • Eskuinaldeko eta ezkerraldeko alderdiak gero eta aldenduagoak zeuden.

1936ko otsailako hauteskundeetan ezkerrako Frente Popularrak irabazi zuen, Manuel Azaña presidentea bihurtuz, eta honek eskuinaldeko Bloke Nazionala gehiago haserrarazi zuen. Orden publikoan arazo ugari zeuden, tentsioak eta indarkeriak ugarituz. Giroa bi hildakoekin sutu egin zen. Eskuinaldekoek Castillo tenientea hil zuten eta ezkerraldekoek, mendeku gisa, Calvo Sotelo (eskuinaldeko lider bat) erahil zuten.

2.  Gerra Zibilaren garapena:

1936ko uztailearen 17an Errepublikaren aurkako altxamendu militarra Melillan hasi zen.  Francok tropa afrikarren agintaritza eskuratuz eta altxatuen nagusia (Generalísimo) bihurtuz. Honekin batera Espainako puntu ezberdinetan beste general batzuk (Mola, Sanjurjo, Queipo de Llano eta Goded) altxatu ziren. Ez zuten leku guztietan gainditu eta Espaina bi zatitan bananduta geratu zen: Espainia errepublikanoa eta nazionala.

Nahiz eta altxatuen lehenengo helburua Madril izan, iparraldeko frontean batalla gogorrak egon ziren. 1936ko irailean Molak Donosti arin hartu arren, benetako batalla Bilbo gainditzeko izan zuten.  Bizkaitarrek hiria defenditzeko burdin hesia eraiki zuten. Hala ere, Gernikako bonbardeaketarekin, 1937ko ekainaren 19an Bilbo konkistatzea lortu zuten.

Honela, hiri guztiak konkistatzen joan ziren, azkenengoa, Madril izanik. 1939ko apirilaren 1ean gerra amaitu zen eta Franco gobernu-burua bihurtu zen.

3. Gerra Zibilaren ondorioak:

Ondorio demografikoak: Gerra Zibilean 500.000 inguru hildako egon ziren eta 1.000.000 inguru errefuxiatu.

Ondorio kulturalak: Irakasleen kontrol ideologikoa; zentsura dela eta, hainbat idazle eta artista  kanpora joan behar izan ziren.

Ondorio ekonomikoak: Suntsiketa materiala (etxebizitzak, industriak...) eta garraiobideen hondamena; populazioaren bizi-mailaren jaitsiera (gosea eta errazionamentua).

Ondorio politikoak: Gerra Zibilaren amaierarekin batera diktadura frankista (1939-1975) hasi zen:

  • Espainako banaketa: garaileak eta garaituak.
  • Errepublikaren legealdiaren sozialaren deuseztapena (ezkontza eta dibortzio zibilak, hezkuntza mistoa eta emakumeen eskubide zibilak eta politikoak,...)
  • Eredu familiar tradizionala: gizarte matxista.
  • Instituzio eta legeadi demokratikoen desagerpena.
  • Autonomi eskualdeen desagerpena (zentralismoa).
  • Alderdi politikoen eta lan sindikatuen debekua.
  • Alderdi politiko  bakarreko sistema: Falange Española Tradicionalista y de las JONS.
  • Errepresio politiko-ideologikoa (kontzentrazio eremuak eta kartzelak, exekuzioak, erbesteratuak, zentsura,...)
  • Nazioarteko isolamendua eragin zion Espainari Francoren diktadurak.

Franco 1975ko azaroaren 20an hil zen eta berarekin diktadura amaitu zen.