Zer da zuntz optikoa?

Zuntz optikoa hari itxurako uhin gida bat da eta potentzia optikoa (luminikoa) garraiatzeko gaitasuna du, gehienetan laser batek edo LED batek sortua.

Nola funtzionatzen du?

Seinaleak igortzeko argi igorgailu bat erabiltzen da, arruntenak LED diodoa edo laser diodoa dira. Orduan, beiraren mutur batetik informazioa transmititzen da, argia edo seinalea honen barruko paretetatik rebotatu eta beste muturrean jasotzen da. Azken mutur honetan fotodiodo batek argia seinale elektrikoan bihurtzen du.

Zerez egina dago?

Zuntz optikoa beirazkoa izaten da, polisiliziozkoa. Zuntz hau altzairuzko, polietilenozko eta beste hainbat materialezko geruzen barruan egoten da, kanpoko faktoreek honen transmisioa oztopatu ez dezaten eta zuntza babestua egon dadin.

Zer bilakaera eta eragina izan du?

Charles Kao-k, bere doktoretza-tesian (1966), komunikazio loturetan erabilgarri izateko, zuntz optikoak gehienez izan zezakeen galera 20 dB/km-tan jo zuen. 1970ean Corning Glass Works-entzat lan egiten zuten Maurer, Keck, Schultz eta Zimar ikertzaileek lehenengo zuntza egin zuten, silizioa titanioarekin dopatuz. Galerak 17 dB/km-koak ziren.

Zuntz optikoa erabili zuen lehen lotura transozeanikoa TAT-8 izan zen, 1988an ezarri zena. Ordutik ugariak izan dira zuntz bidez egindako modu honetako loturak, baita hirien artekoak ere, eta poliki-poliki bere erabilera operadoreen enbor sareetatik azken erabiltzaileetaraino hedatuz doa

Comment Stream