Ilustrazioa

Europako (Frantzian, Alemanian eta Espainian) kultur eta filosofi mugimedua izan zen Ilustrazioa. "Argien mendea" ere esan izan zaio. ( XVIII. mendea) gizateria ilunpetik arrazoiaren bidez askatzea ("argitzea") eta gizakiaren zoriona bilatzea baitzuen elburu. Ilustratuek ezaugarri hauek zituzten:

·Arrazoia eta zientziaren bidea defendatzen zuten.    
·Bere jakimendu guztiak bildu zituzten bere lanetan.    
·Ez zuten nahi pertsona bakar batek agintzea.            
·Hezkuntza bultzatzea arrazoia edatzeko bide moduan.

Politikan, ilustrazioaren isla despotismo ilustratua izan zen. Baina horrekin batera teoria errepublikar eta antikolonialistak agertu ziren eta horiek izango ziren Ilustrazioari amaiera emango zion iraultza burgesaren oinarri. Mugimendu horretako pertsona nagusiak Frantzian Montesquieu, Voltaire eta Roisseau izan ziren; Alemanian Wolff eta Kant. Italian eta Espainian Ilustrazioak etena eragin zuen gutxiengo ilustratu eta herri katolikoen artean.