BIRZIKLAPENA

Gauza bakoitza dagokion edukiontzian sailkatu behar da. Birziklatu ahal izateko gakoa hori bakarrik da, gai ezberdinak ez nahastea

BEIRAZKO ONTZIAK

Zer bota behar da hor?

Kontserba, marmelada, lurrin eta kosmetikarako erabiltzen diren beirazko pote eta ontziak.

Nola utzi behar dira?

  • Botilek edo ontziek hutsik eta uretan pasatuta egon beharko dute.
  • Ez sartu ontzi bat beste baten barruan.
  • Kendu tapoia eta bota dagokion edukiontzira.
  • Beira bota, baina ez hori eramateko erabili duzun poltsa.

Hauek ez!

  • Ispiluak.
  • Ateetako, leihoetako, etab. kristalak eta beirak.
  • Bonbillak
  • Beirazko gailuak: edalontziak, kopak,  etab.
  • Baxera, portzelanazko irudiak, etab.
  • Ontzien tapoiak.


ONTZI ARINAK-EDUKIONTZI HORIA

Zer bota behar da hor?

  • Plastikozko ontziak: edarienak (ura, esnea, olioa, etab.), garbigarrienak, jogurtenak, plastikozko poltsak,etab.
  • Metalezko ontziak: kontserba potoak, freskagarrienak, aerosolak (hutsik), zilarrezko papera, etab.
  • Brick erako ontziak: esnearena, zukuena, tomatearena, etab.

Nola utzi behar dira?

  • Ontziek hutsik, uretan pasatuta eta tolestuta egon beharko dute.
  • Ez sartu ontzi bat beste baten barruan.
  • Ontziak eta horiek eramateko poltsak dagokien edukiontzian bota; bereizita behar bada, bereizita.

Hauek ez!

  • CDak, DVDak.
  • Gomazko eskularruak, plastikozko jostailuak.
  • Oinetakoak eta arropa.
  • Etxetresna elektriko txikiak.
  • Plastikozko gailuak: biberoiak, sukaldeko ontziteria, ontziak, etab.

EDUKIONTZI URDINA

Zer bota behar da hor?

  • Egunkariak eta aldizkariak, etab.
  • Publizitate liburuxkak.
  • Kartoizko eta paperezko kaxa zein ontziak.
  • Arrautzak  gordetzeko kartoia.

Nola utzi behar dira?

  • Kartoia tolestu egin behar da.
  • Kendu paperezkoak edo kartoizkoak ez diren gainerako elementu guztiak (kortxetak, plastikozko hari kiribilak eta azalak, etab.)
  • Papera eta kartoia eramateko plastikozko poltsa erabili baduzu, atera guztia poltsatik edukiontzi urdinean bota aurretik (plastikoa horira bota)

Hauek ez!

  • Tetrabrickak.
  • Paper zikinak, argizarituak, metalizatuak edo plastikodunak.

JOLASAK

Comment Stream